
Kultura
All Stories
Bakean dagoenari bakean utzi ikuskizunaren arrakastaren ondoren, proposamen berria osatu dute Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek. Luze edo motz du izena emanaldi berriak eta lehenengoan euskara eta generoa izan bazuten hizpide, generoari baino ez diote helduko kasu honetan. Martiarenak azaldu duenez, lehen ikuskizuna ikusi zutenen erreakzioari erantzunez osatu dute proposamena.
Duela 10 urte abiatu zuen Etxepare euskal insitutuak bere ibilbidea eta iragan astean bide horretan egindako lana ekarri zuten gogora institutaren egoitza den Tabakaleran. 2010ean hasi zuen bidea instituzioak nazioartean euskara zein euskal kultura sustatu eta ezagutzera emateko helburuarekin
Ekitaldien kanala HAMAIKAren webgunean ere egongo da. Miru sorginaren ipuin eta abesti bilduma ere eskura Azokan.
Durangoko 55. Liburu eta Disko Azoka zabalik da gaurtik asteartera bitartean. HAMAIKAk Azokarekin zer ikusia duten kultur eta jakingarriekin osatutako emisioa prestatu du egunotarako telebistan. Horrekin batera, hamaika.eus webgunean Landakoko ekitaldiak eta Plateruena kafe antzokiko kontzertuak ikusteko aukera izango da.
Hala ere, HAMAIKAren berrikuntza nagusia “Hezurren Memoria” telebista serie dokumentalaren merkaturatzea da. Gizarte eragileek aurkeztu zuten lehenik Iruñean 'Hezurren Memoria', "faxismoak eragindako iluntasunean senideek piztuta mantendu duten argia" eta orain eskura da Durangoko Azokan, Elkar argitaletxearen laguntzaz.
Miruk, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik kontatuko dizkigu ipuin dibertigarri eta abenturazaleak 8 ipuinez osatutako DVDan. Horrekin batera, Miruk bere ikuskizunetan eskaintzen dizkigun abestiak disko batean bildu ditu.
Eskuratu Miruren bideo-ipuin edota abesti sorta Durangoko Azokan.
- Kandinsky-ren ibilbidea islatzen duen erakusketa jarri du ikusgai Bilboko Guggenheim museoak
- Abian da 55. Durangoko Azoka
- Bideojokoen euskal komunitatea biltzeko eta industria hura euskalduntzeko Jokoteknia jardunaldia ospatu da asteburuan
- 35 gazte afrikarren 58 argazki bildu dituzte “Afrotopia" erakusketan
- Ederrenari eusteko deia zabaldu du Gernikako Astra gune autogestionatuak
- Durangoko Azoka Euskal Herrira zabalduko du "Zu non han DA" ekimenak