Kultura

All Stories

Cannes-eko zinema jaialdia bere onera itzuliko da 2021ean

2020ak ekarri dituen galera handien ostean, munduko jaialdirik garrantzitsuena berreskuratuko du zinemak hasi berri den 2021 honetan. Cannes-eko zinema jaialdiaren zuzendaritzak baieztatu du 74. Edizioak aurreko urteetako formatu handia berreskuratuko duela. Hain zuzen, maiatzaren 11tik 22ra dago aurreikusita Cannes-eko hitzordua, baina egoerak behartuko balu, udan ospatzeko aukera ireki du antolakuntzak.

Abian da Birsortu Donostialdea proiektu kultural, hezitzaile eta jasangarria

Sormena eta objektu berrerabilien ikerketa oinarri duen Birsortu Donostialdea proiektua sortu dute Emaus fundazioak eta Hik Hasik elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Zuzendaritzarekin lankidetzan gauzatuz. Iaz Arrasaten hasi zuten bideari jarraipena eman diote, enpresen hondakinak baliatuta, sormenean berrerabiliz.

Hamaika sortzaile bildu ditu astebetez Sormene Galdakaoko sorkuntzen plazak

asteburuan Ahotseneari ireki dizkio ateak Sormene Galdakaoko Sorkuntzen plazak. Iragan astelehenean hasita eta igandera arte, hamaika sortzailek hartu dute Galdakaoko Torrezabal kultur etxea eta Euskal Herriko zein kanpoko kulturzaleen etxeak, streaming bidez eskainitako emanaldiei esker.

Online izango da Zama Doinuz Arindu jaialdiaren 6. edizioa

Etxarri-Aranatzen ospatuko da, ohi bezala, eta urtarrilaren 17an, baina aurtengoan, pandemiak eraginda, ez da aurrez aurre ikusteko aukerarik izango. Ekimenaren aurtengo kartela. Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Zetak, Skabidean, Anita Parker, Spray, Brigade Loco eta Xabier Silverak osatuko dute.
hamaika telebista

Image