Image

Kultura

All Stories

Izaskun Ellakuriaga, Gerediaga: ‘Durangoko Azoka topagunea da, askorentzat bizirauteko ezinbestekoa’

Atzera kontaketa hasi da dagoeneko, aste bat barru bueltan izango da Durangoko Azoka. Aurtengoa 57. edizioa izango da, topaguneak ohiko formatua berreskuratuta itzuliko da gainera, pandemiak markatutako bi urte bereziren ostean. Aurtengo egitaraua eta berritasun nagusiak azalduko dizkigu Izaskun Ellakuriaga Gerediagako kideak.

‘Ahoa narras’ lelopean dator Feministaldia asteazkenetik larunbatera

‘Ahoa narras’ leloa aukeratu dute aurten Feministaldiaren sustatzaileek. Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean egingo da kultura feminista jaialdia, Donostiako Tabakaleran. Hamazazpigarren aldiz, kultura feministari lotutako ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izango da Feministaldia.

Askotariko edukiek osatzen dute aurtengo Feministaldiko egitaraua, zeina 25 artistak, aktibistak eta pentsalarik baino gehiagok osatzen duten. Aldaketa urtea da Feministaldiarentzat, izan ere, jaialdiaren hazia ezarri zuen kolektiboa, Plazandreok plataforma politikoak, antolakuntzaren ardura utziko du. Leire San Martinek eta Laura Muelasek hartu diete lekukoa.

Sarrera librea izanen da, edukiera bete arte. Gainera, emanaldietako batzuk streaming bidez ikusteko aukera egonen da.

'Adore, Kemena, Kuraia', Zea Maysen azken lana

Azken bi urteetako abestiak bildu ditu Zea Mays taldeak 'Adore, Kemena, Kuraia' diskoan. Orain arte entzun gabeko beste lau abesti ere baditu diskoak. Diskoa joan den urtearen amaieran argitaratzekoa zen, baina ez zen posible izan.

Diskoa sarean entzun daiteke osorik, eta Durangoko Azokan aukera egongo da formatu fisikoan erosteko. Biniloan ere aterako dute. Aurkezpen bira datorren urteko otsailean hasiko dute, Miarritzeko Atabal aretoan. Besteak beste, Iruñean, Madrilen eta Bartzelonan ere egongo dira. Europan ere eskainiko dituzte kontzertuak, Zurichen, Frankfurten eta Berlinen.

Frantziako Kultura ministerioak bertsolaritza gehitu du bere kultura immaterialen katalogora

Pasa den udaberrian egin zuen eskaera Bertsularien Lagunak elkarteak, eta azken astean jaso du baiezko erantzuna: bertsolaritzak kultura-ondare immaterialaren izendapena lortu du Ipar Euskal Herrian.

Gaur egun Ipar Euskal Herrian, 120 bat saio edo ekimen antolatzen dira urtero, adin guztietako 45 bat bertsulari daude, 70 talde daude hezkuntza arautuan, bai ikastola zein eskola elebidunetan, eta 250 ikaslek izena eman dute bertsu eskoletan.

Elkarteak iaz abiatu zuen egitasmoa. Beñat Iturralde Agirre antropologoaren gidaritzapean eta Thaïs Boukellaren laguntzarekin osatu zen ikerketa lana. Arduradun zientifiko lanetan berriz, Fabien Van Geert Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko antropologoa aritu da. Ondoan izan dituzte ere Euskal kultur erakundeko Terexa Lekunberri antropologoa eta ihauteri eta euskal tradizioetan aditua den Thierry Truffaut ere.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image