
Kultura
All Stories
Etenik gabeko zuzenekoa eskainiko du Hamaikak Durangoko Azoka egunetan eta mundu zabalean jarraitzeko aukera izango da Smart TVko aplikazioari, webguneko zuzenekoari eta Lurreko Telebista digitaleko seinaleari esker.
Durangotik euskal komunitate digitalera, zuzenean! Goizean goizetik kultur aktualitatea Durangoko Azoka magazinarekin eta Hamaika24: Durangoko Azoka informazio eta eduki zerbitzuetan.
Bizi Musika! Gaueko prime-timean kontzertu esanguratsuenak eskainiko ditu Hamaikak. Ahotsenean zuzenean eskainiko du Hamaikak eta talde ezagunen emanaldiak berreskuratu gaueko prime-timean.
Sare sozialetan ere, zuzenean! Hamaika Telebista hedatze prozesuan den honetan, Hamaika komunitatea handitzen segitzeko zuzenekoak egingo ditugu zozketak eta Kolpez Kolpe saioko KZKpedia tartean. Irekieran, Azokako kaleko giroan eta Irati filmaren aurkezpenean ariko gara besteak beste.
47 kontzertu eskainiko dira aurten, abenduaren 7tik 11ra bitartean. Delirium Tremens, Xsakara, Merina Gris, Ines Osinaga eta Kokein egongo dira, besteak beste. Streaming bidez eskainiko dira kontzertuak. Hamaika Telebistan ere egongo da kontzertuez gozatzeko aukera! Ez galdu!
- Ekhiñe Atorrasagasti: ‘Etenik gabeko zuzenekoa eskainiko du Hamaikak Durangoko Azoka egunetan’
- Izaskun Ellakuriaga, Gerediaga elkartea: 'Pozik gaude pentsatutako irekiera izan dugulako'
- Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: 'Azokaren lehenengo eguna beti izaten da berezia'
- Ikasleak izan dira azokara sartzen lehenak, zein da beraien asmoa?
- Ireki ditu ateak 57. Durangoko Azokak!
- ETS taldeak “Guretzat” disko berria aurkeztuko du Durangoko Azokan