Skip to main content

Zumetaren zeramikazko horma irudia berritzen ari dira Usurbilen, 50 urte betetzean

Kultura

Mende erdia beteko da aurten Jose Luis Zumetak bere sorterrian zutik den zeramikazko murala sortu zuenetik. Kontserbazio lanak hasiak dira, eta, urtemugaren harira, artistari zein haren obrari lotutako kultur egitaraua ere antolatu dute, elkarlanean, Usurbilgo Udalak eta Zumeta arte estudioak.

Azaldu dute esku hartzea minimoa izango dela, eta obra errespetatuz zein haren jatorrizko elementuak mantenduz jardungo dutela. Apirilean beteko dira hiru urte Zumeta hil zenetik, data horretarako lanak amaitzea espero dutela adierazi dute.