Skip to main content

Zinemetan euskararen presentzia urria salatu dute Behatokiak eta Pantailak Euskaraz-ek

Kultura

Pantailak Euskaraz taldeak 2022an Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetan izandako estreinaldi kopurua aztertu du. Ateratako datuen arabera, euskarazko jatorrizko bertsioan, euskarara bikoiztuta edo euskarara azpidatzita egin diren emanaldiak ez dira %2ra iritsi. 2022 osoan zehar ez zen euskarazko fikziozko film bakar bat ere estreinatu.

751 estreinalditik, jatorrizko bertsioa euskaraz 4 filmek izan dute, euskarara bikoiztuta beste 11 eskaini dira, eta elebidunak edo hirueledunak direnak beste 2 izan dira. Ipar Euskal Herriko egoera “okerragoa dela pentsa daiteke”, iradoki dute, datu zehatzik eskuratu ez den arren. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete euskarazko ekoizpenei, bikoizketari eta azpidatziei bideratutako baliabideak “biderkatzeko”.