Zinemazale Berriak programa jarri du martxan EZAEk

Zinema aretoen sektoreak pairatutako krisiari aurre egin eta publiko berriak aretoetara erakartzeko helburuz, Zinemazale Berriak programa jarri du martxan EZAEk (Euskadiko Zinema Aretoen Elkartea) Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Maiatzetik azarora bitartean euskaratutako 12 filmen proiekzioak emango dituzte asteburutan, goizeko ordutegian, 2,90 euroan.