Skip to main content

Zinemaldiak ez du genero bereizketarik egingo interpretazio sarietan

Kultura

Genero bereizketak ez du lekurik izango Donostiako Zinemaldian aurrerantzean. Irailean ospatuko den 69. Zinemaldiak ez ditu generoen arabera banatuko interpretazio sariak eta emakumezko eta gizonezko aktore onenaren sarien ordez, interpretazio nagusi eta taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko maskorrak emango ditu jaialdiak.