'Zinema feministaren historiak' zikloaren bigarren edizioa abiatuko da larunbatean Artiumen

Larunbatean abiatuko da Gasteizko Artium-en “Hasieratik. Zinema feministaren historioak” zikloa. Tabakalera eta Artium museoaren arteko lankidetza da proposamena eta Emakume zinemagileak eta beren filmak aurkeztea du helburu. Bigarren edizioa du aurtengoa zikloak eta apirilaren 10ean emango diote hasiera eta ekainera bitartean hiru saio daude iragarrita.