Skip to main content

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren jaialdiak 148 film proiektatuko ditu

Kultura

Azaroaren 11tik 18ra egingo dute Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 64. Zinemaldia. Aurten, 148 filmek hartuko dute parte, eta filmen erdiak baino gehiago emakumeek zuzendutakoak dira. Euskarazko hiru film labur emango dituzte jaialdian: Ainhoa Olasoren eta Enara Garciaren 'Hemen bizi da maitasuna', Josu Martinezen 'Hitzak', eta Marta Gomezen eta Paula Iglesiasen 'Hondarrak'.

Aurten ere, tarte berezi bat eskainiko diote Ukrainari, 2022an ekoitzitako hiru film labur eta hiru film luze erakutsiko dituzte, eta tokiko zinemagile eta erakundeetako ordezkariak euren herrialdeak bizi duen egoeraz mintzatuko dira jaialdian.

Hiru Ohorezko Mikeldi banatuko ditu aurten: Agnieszka Holland gidoilari eta zuzendari poloniarrarentzat bat; Albert Serra zinemagilearentzat beste bat, eta berriki hildako Iñigo Salaberria zinemagile eta bideogile gipuzkoarrarentzat beste bat.