Zabalik da XVIII. Laburbira programaren baitan laburmetraien proiekzioak antolatzeko epea

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean dauden zuzendarien lanak ahalik eta toki gehienetara heltzeko helburua du ekimenak eta aurtengo edizioan 8 lan aukeratuen proiekzioak programatu ahal izango dituzte Euskal Herriko zein kanpoko elkarte eta udalek.