Skip to main content

Zabalik da Udalbiltzaren “Geuretik sortuak” beka deialdia

Kultura

Udalbiltzak “Geuretik sortuak” artistentzako beka deialdia zabaldu du. Zinemagile, antzerki konpainia eta idazleei zuzenduta dago beka eta hautatuek euren bizilekua ez den herri batean hiru astera bitarteko egonaldia egin ahal izango dute. Euskaraz sortutako proiektuak bultzatzeko asmoz eta sormena eta herrietako idiosinkrasia uztartzeko helburuarekin jarri dute martxan deialdia.