Skip to main content

'XXX' izeneko diskoa kaleratu berri du Piztiak taldeak

Kultura

30 urte pasa dira lehen lana argitaratu zutenetik, eta urte hauen errepasoa egin dute. 19 kantuz osatutako bilduma da 'XXX'. Ondarrutarren zortzigarren lana da. Disko horiek guztiek hartu, eta bilduma bat egin dute. Hala ere, bi sorkuntza berri gehitu dizkiote: 'Barrun barrukuk' eta 'Begietara Begiratu'.