Skip to main content

VULK: 'Jendeak eskertzen du zure hizkuntzan abestea'

Kultura

Bilbon batu da Musika Zuzenean saioa VULK taldea osatzen duten Andoni, Jangitz, Alberto eta Julenekin. 'Vulk Ez Da' diskoaren nondik norakoak ezagutu ditugu laukotearekin. 10 kantuz osatuta dago diskoa, eta lehen aldiz euskaraz abestuak izan dira kantu guztiak.

Binilo ederrean argitaratu da lana fisikoan eta formatu digitalean sarean. Diskoa analogikoan grabatua izan da taldekide guztiak batera joz estudioan. Soinu hartzeaz, Iñigo Irazoki arduratu da.

Diskoa kalean, zuzeneko emanaldietan murgilduta dabil Bilboko banda.

Gogoratu erreportaje osoa hamaika.eus-en nahieran eta YouTuben duzuela ikusgai. Gozatu!