Uztailera atzeratu dute Cannes-eko zinema jaialdia

Maiatzerako zegoen aurreikusita jaialdiaren 74. Edizioa baina pandemiak atzeratzera behartu du. Iragan urtean bertan behera geratu ostean aurrez-aurreko jaialdia, 2021ean publikoarekin ospatuko zela agindu zuen antolakuntzak eta horretarako maiatzean jarri zuen data. Koronabirusaren bilakaerak, aldiz, atzeratzera behartu du munduko zine jaialdi garrantzitsuenetarikoa dena. Hain zuzen, uztailaren 6tik 17ra ospatuko dela iragarri dute.