Skip to main content

Gaur hasiko da Hatortxu Rock jaialdiaren 26.edizioa

Kultura

Bi gunetan dago banatua jaialdia. Gune nagusian Etxera eta Elkartasuna eszenatokiak egongo dira eta Naiz gunean aldiz, Auzolana eszenatokia.
31 talde arituko dira jaialdi osoan zehar. Gaur, ostirala, horietako 15 ikusteko aukera izango dugu. Etxera eszenatokian, Pleura, ETS, Gatibu, Zoo eta Skabidean taldeak arituko dira. Elkartasunean aldiz, Huntza, The Baboon Show, DEs-kontrol, The Lio eta DJ Plan B. Auzolana eszenatokian, Anari, Gilipojazz, La Mare, Sua eta Badalonian Sound ft. Harry Roots.

Kontzertuez gain, puntu morea, sukaldea eta Hatortxu denda ere egongo dira bertan.