Skip to main content

Urtarrilaren 28an ospatuko da 2023ko Bertso Eguna, Azpeitian

Kultura

Bertsozale Elkarteak ohar baten bidez adierazi duenez, Azpeitiko Udalarekin eta herriko beste zenbait elkarterekin batera ari dira prestatzen Bertso egunaren osoko egitaraua. Aurreratu dute urtarrilaren 28an izanen dela, eta 11:30ean abiatuko dutela eguna, kalez kaleko poteo eta bertso saio irekiarekin.

Bertso Eguna, zenbait bertsolari omentzeko sortu zen, 1968an, orduan, Bertsolari Eguna izenpean. 1987an Bertsozale Elkarteak hartu zuen antolatzeko ardura, betiere Donostiako Udalarekin elkarlanean. 1995ean lehen buelta ematea eta omenaldi kutsua alde batera uztea erabaki zuten, ospakizun zabalagoko traza duen Bertso Egun bihurtu den arte.

Bertsolarien izenak eta afalosteko ekitaldiaren inguruko informazio gehiago aurrerago emango ditu Bertsozale Elkarteak, eta saioetarako txartelak urtea amaitu aurretik jarriko dituzte salgai.