Skip to main content

Donibane Garazin jokatuko da lehen faseko bigarren finalaurrekoa, larunbatean

Kultura

Lau saiok osatuko dute finalaurrekoen lehen itzulia. Urriaren 29an izango da hurrengoa, Donibane Garaziko Jai Alai pilotalekuan (Nafarroa Beherea). Kantuan izango dira: Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, Haritz Mujika, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran.

Ficoban, Irunen, jokatuko da fase honetako hirugarren finalaurrekoa, azaroaren 5ean, eta Landakon, Durangon, amaituko da lehen fasea, azaroaren 12an. Azaroaren 19an 2. itzuliko finalaurrekoa ospatuko da Amurrion. Alaia Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoen bigarren itzulirako, lehenengo finalaurrekoa irabazita.

Behin saio guztiak amaituta, puntuaziorik baxuena duten sei bertsolariek ez dute aurrera egingo. Lehen faseko eta bigarren faseko puntuak batuta erabakiko da zein zazpi bertsolari sailkatuko diren finalerako.