Image

Urriaren 28tik aurrera izango da ‘Hopper oilaskoerbia’ filma ikusgai zinema-aretoetan

"Hopper oilaskoerbia" filma Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsiko da Euskal Herriko zinema-aretoetara urriaren 28an.
Ben Stassenek eta Benjamin Mousquetek zuzendutako filma, Chris Grine idazlearen “Chickenhare” eleberri grafikoan oinarrituta dago.
Hopper erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsuaren istorioa kontatzen du. Ezberdintasunak gorabehera, onartua izateko irrikaz dago Hopper, eta abentura zirraragarri bati ekin dio Abe zerbitzari leialarekin eta Meg arte martzialetan aditua den mofeta ausartarekin, Iluntasunaren Hamster izeneko erlikia diruzalearen bila. Hirurek erronka handi bati egin behar diote aurre, Lapin baino lehenago iritsi behar baitute. Lapin gaizkilea da, eta duela gutxi kartzelatik ihes egiteak erreinuko bakea mehatxatzen du.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image