Skip to main content

Urriaren 22 eta 23an bueltatuko da Gasteizko Liburuak trukatzeko azoka

Kultura

Gasteizek liburuak trukatzeko azoka berreskuratuko du pandemia dela eta bi urtez eten eta gero. Urriaren 22 eta 23an izango da, Liburutegien Egunarekin batera, Iradier Arenan.
Azokak larunbatean irekiko ditu ateak; orri markagailuak egiteko lantegia, antzerkia eta musika ere izango dira larunbateko jardueren artean. 5000 liburu baino gehiagoko ekarpena egingo du liburutegiak eta bakoitzak 5 liburu gehienez trukatu ahal izango ditu.