Skip to main content

Umore Azokak arte eszenikoz beteko du Leioa maiatzaren 19tik eta 22ra arte

Kultura

Umore Azokaren XXII. edizioa bueltan da. Lau egunez, maiatzaren 19tik 22ra bitartean, Leioako kale eta plazak arte eszenikoz beteko dira. 40 konpainiek osatuko dute aurtengo egitaraua; musika, antzerkia, zirkua eta beste hainbat diziplina bilduko ditu Umore Azokak.