Udako gauak girotuko ditu Kutxa Kultur Gauak programak

Udako gauak kulturaz beteko ditu Kutxa Kultur gauak programak aurten ere. Maiatzaren 29an abiatuko den egitarauak irailera bitartean hainbat kultura diziplina eramango ditu Donostiako Tabakalerako terrazara.