Skip to main content

Txillardegi gogoan, Donostiako Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskaera berretsi dute

Kultura

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi-ren izena jartzeko eskaera berretsi dute. Honezkero, ia 1.500 sinadura jaso dituzte. Antigua auzoan Txillardegik duen horma-irudiaren aurrean izan da omenaldia. Fito Rodriguez Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimeneko kideak Txillardegik hizkuntzalaritzan egindako ekarpena gogoratu du: "Batzuek pentsatzen zuten euskara dialekto bat zela, eta beste batzuek, berriz, euskara ez zela hizkuntza bat, hizkuntza multzo bat baizik. Baina Txillardegik ezetz esan zuen, bakarra zela eta batasuna behar zuela". Omenaldian bertan parte-hartu dute baita ere Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek.