Tradizioa eta festa bueltatuko dira Gasteizera

Gasteizek aurten Blusaren eta Neskaren Eguna berreskuratuko du, tradizioz beteriko eguna. Baratxurien feria, Blusek eta Neskek prestatutako ekintzak eta nekazaritza eta abeltzaintzako merkatua dira nabarmen uztailaren 25eko egitarauan. Aurten ere, Barrika Lasterketa izango da festaren elementu nagusietako bat. Arratsaldean, ohiko Blusa eta Nesken kalejirak egingo dira, 16.30etatik aurrera joaneko kalejira eta 20.00retatik aurrera itzulerakoa. Jai giroan biziko den eguna izango da, herritarrak Andre Maria Zuriaren jaietara begira jarriko dituena.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image