Sormene, kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza beste urte batez

Sormene, kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza ospatu da beste urte batez. Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat. Sormeneren bigarren edizioaren kultur emanaldiak izan dira asteburuan, izan ere, azaroaren 16an hasita, azaroaren 21ean bukatu zen jaialdia. Hainbat kultuzale bilduz, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmendu ditu egitasmoak.

Gotzon Barandiaran, Sormeneko zuzendari artistikoarekin hitz egin dugu "Gakoak" saioan. Balorazio zehatza oraindik egiteke dagoen arren, sentsazioa ona dela azpimarratu du Gotzonek. "Datozen urteetarako apustua da euskarazko kulturgintzaren transmisioan eragitea; inpresioa ona da, eragile askoren artean elkarlanean egindako lan honek oso bide oparoa dauka” azpimarratu du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image