Skip to main content

'Sisiforen paperak' antzezlanari buruzko saio berezia emitituko dugu asteburuan

Kultura

'Sisiforen paperak' 'Euskaldunon Egunkaria'ren itxieran oinarritutako obra da. Harkaitz Canok idatzi du gidoia, eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Dorleta Urretabizkaia aktorearekin, Ikerne Gimenez musikari eta eszenografoarekin eta Harkaitz Canorekin hitz egin dugu antzezlanaren barrunbeak ezagutzeko. Honako orduetan ikusi ahal izango duzue: ostiralean, 23:00etan, larunbatean 15:00etan eta 23:00etan eta igandean 15:00etan eta 22:00etan.