Skip to main content

Sebastien Lifshitz gidoilari eta zuzendari frantziarrak jasoko du Zinegoak jaialdiaren ohorezko saria

Kultura

Jaialdiaren 18. edizioan, ikusezina ikusgarri egiteko esfortzuagatik omendu nahi du Lisfhitz. Egileak sexu, identitate eta genero aniztasuna landu du bere ibilbide profesional oparoan, eta Zinegoak jaialdian hainbat aldiz parte hartu du, baita sariak jaso ere.