Skip to main content

Pello Reparaz: "Aurrerapauso handia eman dugu gaur"

Kultura

Pello Reparaz ZeidFesteko antolatzaile taldeko kideetako bat da. Nabarmendu du "aurrerapauso handia" eman dutela gaur, eta "oso pozik" dago jaialdia ematen ari denarekin: "Lan talde txiki bat gara, eta errespetuz etortzen gara jaialdira". Hainbat sorpresa izan dira egun osoan zehar, eta adierazi du egunak aurrera egin ahala bizitako "antsietatea" murriztu zaiola.

Hurrengo urteko ediziora begira ez da ezer aurreratzera ausartu: "Izan ditugu ideia berriak, baina lan taldeko kideok eseri egin behar dugu eta hitz egin".