Skip to main content

Paul Caballero: ‘Euskara balio moduan landu dugu ‘Loa eta Laia’ marrazki bizidunetan’

Kultura

‘Loa eta Laia’ euskarazko marrazki bizidun digitalen telesail berria da. Bi neska musikari dira protagonistak, euskaraz eginda dago, eta helburu didaktikoa ere badu. Josu Bergara musikari eta publizista da ideiaren sortzailea eta musikaren egilea, eta Paul Caballero da ilustratzailea. Haurrentzako eta familientzat euskaraz sortutako marrazki bizidun digitalez osatutako proposamena webgunean eta YouTubeko kanalean ikus daiteke.