Skip to main content

Patxi Zubizarreta da aurtengo Augustin Zubikarai sariaren irabazlea

Kultura

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute Augustin Zubikarai sariketa, aurtengo edizioan zortzi lan aurkeztu dira orotara, eta Leire Bilbaok, Ana Urkizak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak idazle ordiziarraren lana hobetsi dute.

Zubizarreta “Gau lotsa” nobela proiektuarekin gailendu da sariketan. Saria hilaren 27an emango diote, arratsaldeko seietan, Ondarroako Kofradia Zaharrean, “Literatur amuak” izeneko jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztuko da iazko proposamen irabazlearen emaitza: Mikel Alvarez Sarriegik idatzitako “Euskalia” eleberria.

Eleberriaren abiapuntua, insomnioa izango da. Kontakizunean, Adela izango da protagonista, 45 urteko kazetaria, banandua eta ume baten ama. Insomnioari buruzko erreportaje bat egin behar du Adelak, lan egiten duen aldizkariarentzat.