Skip to main content

Pantx kolektiboa: 'Euskal Herriko reggae eszena bizi-bizirik dago'

Kultura

Pantx kolektiboak bultzatutako disko bilduma da 'Reggaean jarrai', 'Euskal Herriko Folklore jamaikarra' bultzatzea helburu duena. Pandemian sortu zen egitasmoa eta 2021 urteko azaroan argitaratu zen lana binilo formatuan.Disko bilduma honek Euskal Herrian egun bizi dugun reggae eta ska eszenaren argazkia erakusten du.

"Reggea mugimenduan inoiz ez da holakorik egin, kolektiboon artean harremanak sendotu eta reggae kolektibo bateratu eta sendo bat sortu dugu" azaldu dute. Izan ere, Euskal Herriko 14 musika talde batu dira bilduma honetarako, talde bakoitzak euskal kantutegi tradizionaleko abesti bat aukeratuz. Tartean, 'Eperrak', 'Boga Boga', 'Gernikako Arbola', 'Txakurren testamentua', 'O Pello Pello', 'Behin batan Loiolan', 'Aldapeko'... entzun daitezke reggae moldaeran.

Talde guztiek reggae doinuak dituzte ardatz, batez ere Jamaikan 60 eta 70 hamarraldian jorratzen ziren erritmoekin.14 musika taldeez gain, 35 kolektibok eta elkartek hartzen dute parte diskoaren zabalpenean eta edizioan: DDT banaketak, KSKA durango, Txapelreggae, Run Together fantzinea, Gerniska elkartea, Oskarbi aldizkaria...

Erreportaje osoa, nahieran eta YouTuben ikusgai.