Skip to main content

Pandemiaren "negua" joan dela aldarrikatu du Zinemaldiak

Kultura

Pandemiak zinemagintzara ekarritako negua joan dela aldarrikatuz hasi dute Donostiako 69. Zinemaldia. Ostiralean eman zuten inaugurazio gala Kursaalean, Zea Mays taldeak Rozalen abeslariarekin batera bilbotarren “Negua joan da ta” kantuarekin irekiz jaialdia. Hori baino ordu batzuk arinago hasi ziren filmak bata bestearen atzetik aretoak betetzen.