Pandemiak krisia eragin du kulturan, baina argi izpiak eman ditu sektoreak urte zail honetan

Gorabehera handiak ekarri ditu koronabirusak kulturan ere eta sortzaile, ekoizle, programatzaile eta kulturan ari diren eragile guztiek, zaleek barne, oroituko duten garaia izango da. Krisietara ohitutako sektoreak erantzuten jakin du askotan eta baikortasunerako arrazoiak eman ditu zenbaitetan, baina horrek ez du egoeraren larritasuna estali.