Skip to main content

Otsailaren 8an 'Hondamendia' antzezlana eskainiko da Gasteizen

Kultura

Harkaitz Kanoren gidoiarekin Ximun Fuchs-ek zuzendutako antzezlana da 'Hondamendia'. Istorioa 2020ko otsailaren 6an hasten da eta 2022ko inauterietarainoko ibilbidea egiten du. Axut! eta artedrama antzerki konpainien arteko elkarlana da, batera egiten duten 5. proiektua. Musika zuzenean, dantza eta antzerkia biltzen dituen lana da. Zaldibarreko hondamendia hizpide izanik, hondamendia gertutik pairatu zutenekin bildu dira prozesuan. Bestalde, Osasun zerbitzuko gatazkak, lan heriotzak eta lan baldintzak jomugan jartzen ditu antzezlanak.