Ostiralean abiatuko da VillaSoundBilbao programaren egitaraua

Asteburu honetan abiatuko da VillaSoundBilbao jaialdia. Apirila eta maiatza bitartean garatuko dira programaren baitako kontzertuak, Bilboko zenbait aretotan. Lehenengoa, ostiralean, hilak 9, Suave, NON, Ai Goldie eta Dupla taldeekin BilboRock aretoan.