Skip to main content

Osasun neurriek baldintzatuta bada ere, EHZ festibala ospatuko dela baieztatu dute

Kultura

EHZ festibala ospatuko dela baieztatu dute antolatzaileek. Hilabeteotan osasun neurriei begira egon ostean eta unean uneko egoerari egokitzeko asmoz aritu da lantaldea. Irisarrin ospatuko da, uztailaren 2tik 4ra, eta zutik egon ahalko duten 1.000 lagun inguru bildu ahal izango dituztela iragarri dute. Lehenengo 150 sarrerak salgai dira dagoeneko eta sartu ahal izateko PCR negatiboa edo txertaketa ziurtagiria eraman beharko du publikoak.