Omako Basoak 700 zuhaitz baino gehiagotan jasoko ditu Ibarrolak sortutako jatorrizko 33 multzoak

Lan horri esker aurkeztuko den obrak artistaren jatorrizko asmoa jasotzen du, izan ere multzoetako batzuk handitu egingo dira; behinola Agustín Ibarrolak ezin izan zuen hori egin.

Omako Basoa Agustin Ibarrolaren ideiaren lekualdatzea dela esan dezakegu, helburu nagusia haren sorkuntza artistikoari jarraipena ematea da. Halaber, margotutako zuhaitz gehiago erantsi zaizkie zenbait multzo artistikori (Begiak, Koloretako biribilak, Erritmo inguratzaileak eta Basoko animaliak), artistak jatorrizko diseinuan eman zizkien neurriekin eta ezaugarriekin, eta jada galduta zeuden beste hiru multzo berreskuratu dira -Kordobako Meskita, Haritzari omenaldia eta Mehatxu nuklearra-.

Momentuz, Omako Baso berriak badu Ibarrolak 1982an baso hartan marraztu zuen lehen lana, "Marra horizontala". Esperientzia artistiko bat izango da, “jendeak bere egiten duen eremu magikoa”.

Omako baso berritua uztailaren 25etik aurrera bisitatu ahalko da.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image