Skip to main content

Nitya Lopez, Caostica: “Arriskatzen duten proposamenak gustatzen zaizkigu”

Kultura

Ekainaren 5etik 11ra ospatuko da aurtengo Caostika Nazioarteko bideoklip eta laburmetraien jaialdia. Nytia Lopez jaialdiko kidearen esanetan, “arriskatzen” duten proposamenak ikusi ahal izango dira jaialdian, “puntu bizarroa” duten ikus-entzunezkoak. Hala ere, dramak edota bestelako proposamenak ere ikusi ahal izango dira: “Askotariko proiektuak eskaintzen saiatzen dira, ikusleek bidaia bat egin dezaten”.
Ikus-entzunezkoen proiekzioez gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta masterclasak eskainiko dituzte Lily Rinae, Paco Alcázar eta Lara Sendimek. Horrez gain, musikari ere tokia egin diote, eta Silitia taldeak kontzertua eskainiko du, eta baita DJ sesioak izango dira Peon Kurtz DJarekin eta VJ Náuseasekin.