Nerea Arrienen "Etxegabeak" eta Jon Arretxeren "Trumoiaren alaba" lanak aurkeztu ditu Erein Argitaletxeak

“etxegabetuak” du izena Nerea Arrien idazlearen azken eleberriak. Lekeitiarrak azaldu duenez, etxeari buruzko gogoeta bat dakar eleberriak. Ekitaldi horretan bertan Jon Arretxe basauritarraren “Trumoiaren alaba” lana ere aurkeztu zen. Sumatrako irlan kokatu du Arretxek bere azken nobela, ondo ezagutzen duen ingurua. 2004ko ezbeharra gogoan, tsunami batek ematen dio hasiera kontakizunari eta hori aitzakia hartuta, naturaren zaintzan jarri nahi izan du fokua sortzaileak.