Nazioarteko plataformek ez dute % 6ko kuota bete beharko

Netflix, HBO Max, Disney+ edo Prime Video ikus-entzunezko edukia duten nazioarteko plataformek ez dute bete beharko beren katalogoetan euskaraz, katalanez edo galegoz duten edukiaren % 6ko kuota. Hala baieztatu dute Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorraren proiektua onartu ostean.

Testuinguru honetan, ERCk zuzenketak aurkeztuko dituela iragarri du lege hori hobetzeko eta, besteak beste, Netflix bezalako enpresek hizkuntza koofizialetako ekoizpen-kuota aplikatzen saiatzeko, bere alderdiak Espainiako Gobernuarekin hitzartu bezala.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image