Skip to main content

Nafarroako Bertsolari Txapelketak baditu zortzi finalistak erabakita

Kultura

Finalaurrekoak bukatuta, baditu Nafarroako Bertsolari Txapelketak finalean arituko diren zortzi bertsolarien izenak. Asteburuan Leitzan jokatutako azken saioan Joanes Illarregi Marzol izan zen onena eta aurretik Altsasu eta Berriozarren irabazleekin egingo du bat azaroaren 28ko finalean. Finalaurrekoetako hiru onenekin batera, beste bost bertsolarik hartuko dute parte Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian jokatzekoa den finalean.