Skip to main content

Musika ere, espekulaziorako tresna bilakatuta

Kultura

Iragan abenduan jakinarazi zuen Universal Music Group multinazionalak Bob Dylan kantariaren katalogoa osorik erosi duela. Erosketa historikoa da eta aro berriaren isla izan daiteke adituen ustez. Historikoa diru kopuruagatik, datu zehatzik eman ez bada ere, 200 milioi euroan saldu baita katalogoa NBC hedabidearen arabera eta historikoa ere atzetik dakarren errealitateagatik.