Skip to main content

Musika, Berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak Donostian izanen dira ostegun eta ostiralean

Kultura

Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatuta, Musika,Berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak egingo ditu azaroaren 24an eta 25ean Donostiako Tabakaleran. Horietan, besteak beste, sorkuntza egitasmoak, LGTBIQ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika industrian duten presentzia, zentsura, autozentsura, gune seguruak eta bestelako gaiak jorratuko dituzte.

Jorratuko diren gaiak bi ardatz nagusi dituzte: batetik, alderdi akademikoa landuko dute hainbat profesional, eta, bestetik, mahai inguruak eta solasaldiak izango dira LGTBIQ+ kolektiboko artistekin.

Ostegunean, Darryl W. Bullock ikerlari ingelesa egonen da, “David Bowie made Me Gay: 100 years of LGTB music” liburuaren egilea. Ondoren, Piro Subratek musikariak hitzaldi bat eskainiko du. Ainara Legardon, Rocio Saiz, Amaia Ispizua eta Myriam Mirandaren arteko solasaldia ere izango da.

Ostiralean, “Queer Opera: Identidades transmutables en el teatro musical” gaiaz mintzatuko da, gaztelaniaz, Mikel Chamizo. Alex Hai zinemagileak “Veni Etiam” film laburra aurkeztuko du, Mikel Zumetak “LGTBIQ+ kolektiboa Euskal Herriko musika sektorean” hitzaldia emango du, eta kontzertua izango da Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta Futurachicapop-ekin.