Skip to main content

Martxan da berriz Laba sarea, kultur eskaintza paregabearekin

Kultura

Bi hilabetez itxita egon eta gero, ireki ditu ateak Laba sareak Iruñean, irudi berrituarekin. Kultur astea antolatu dute, hilaren 19tik 24ra.

'Bertxio: Bertx(h)oriren bertsio bat' Bertso tramarekin ekin diote astelehenari; asteartean, Ibil Bedi taldearen entsegu irekia izango da ikusgai; asteazkenean, Jon Benitoren 'Lagun minak' liburuaren aurkezpena eskainiko da; eta ostegunean, 'Loreak belaunetan' filma. Larunbatean, berriz, festa betez irekiko dituzte ateak, Gabi de la Mazarekin Euskaraokea egingo baita; eta igandean, Broken Brothers Brass Band taldearekin kalejira.