Skip to main content

Mariasun Landa omendu du Bilboko klasikoen 13. irakurketa jarraituak

Kultura

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta, Bilboko Arriaga Antzokian ospatu da Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 13. edizioa. Urtero gizarteko arlo guztietako kideek bat egiten dute tandaka euskarazko literaturaren obra esanguratsuak irakurtzeko. Aurtengoan haur eta gazte literatura izan da protagonista eta horren baitan euskal idazle oparoenetako bat, Mariasun Landa.