‘Mapa bat baino gehiago’ kanpainaren bideoklipa egin dute Esne Beltzak eta Amak taldeak

Bernat Etxepare Lizeoaren handitze lanak ordaintzeko kanpainari musika jarri diote Esne Beltzak eta AMAK taldeak. Euskara hutsean, erliebean eta Euskal Herri osoa jasotzen duen mapa bakarra saltzeko kanpainari ekin zioten azaroan.
Egitasmoaren xede nagusia Seaskak Ipar Euskal Herri osoan duen lizeo bakarra handitze lanak ordaintzea da . Adierazi dutenez, honezkero, salgai jarririko mapen %70 saltzea lortu dute.
Dirua biltzeaz harago, herri proiektu bat da, «euskara sustatzearekin batera, egitasmo desberdinen bidez, lurraldetasuna edukiz, ezagutzaz, bizipenez eta harremanez sakondu asmo duena».
Kanpainaren baitan, Esne Beltza eta Amak taldeen arteko formatuan kontzertu bat iragarri dute Bilboko Kafe Antzokian heldu den ekainaren 3rako. Bi taldeen arteko formatuaren azken kontzertua izango da.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image