Skip to main content

Mangamore manga eta anime jaialdia bueltan da Amorebieta-Etxanora

Kultura

Mangamoreren 16. edizioa ospatuko da urriaren 14 eta 16 bitartean, egitarau zabala izango du, adin guztietako pertsonentzat zuzenduta egongo da, eta mangaren edo animearen zaleak eta ez hain sutsuak bilduko ditu.

Aurreko edizioan 12.000 lagunek Amorebieta-Etxanora gerturatu ziren Mangamore jaialdiaz disfrutatzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak aurten ere jendetza espero du.

Hitzaldietako bi euskaraz izango dira: urriaren 14an Jose Antonio Morlesinek iaz EHUk argitaratutako gidaren xehetasunak emango ditu eta Jose Carlos Torrek eta Maitane Echevarriak Ttak komiki eta ilustrazioa aurkeztuko dute. Ohi bezala, Cosplay eta AsianDance lehiaketak ere egongo dira.

Edonola ere, manga eta animeren jaialdiaren egitarau osoa mangamore.eus atarian dago eskuragarri.