Maiatzaren 24tik 29ra izango da Pamplona Negra Jaialdiaren zazpigarren edizioa

Zinema eta literatura beltzari eskainitako Pamplona Negra Jaialdiaren zazpigarren edizioa 2021eko maiatzaren 24tik 29ra ospatuko da. Urtarrilan ospatu ohi den festibala Covid-19ak eragindako osasun krisiaren eraginez atzeratzea erabaki zen gonbidatuen eta ikusleen osasuna bermatze aldera.