Skip to main content

Liburuaren Nazioarteko Egunak literaturaz betetzen ditu kaleak apirilaren 23an

Kultura

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da apirilaren 23an. 1995ean UNESCOk proposatutako data da, Cervantes eta Shakespeare idazleak zendu ziren egunean. Eragile ugarik hartzen du parte ekitaldiak antolatuz. Gurean, ohikoak dira kaleko liburu azokak, esaterako. Aurten, Bilbon eta Iruñean antolatu dira, besteak beste.