Image

Leopoldo Zugaza kultur sustatzaile durangarra zendu da

Leopoldo Zugaza (Durango, 1932) kultur sustatzailea hil da, 90 urterekin. Gerediaga Elkartearen sortzaileen artean egon zen 1965ean, eta berak bultzatu eta zuzendu zuen Durangoko Azoka lehen urteetan. Zuagazak ibilbide oparoa izan du kulturgintzan. Hala, euskara sustatzeko Euskera-zaleak elkartea sortu zuen, Ezkudiko Erakusketa Aretoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Gernikako Euskal Herriko Museoa... Ramon Serrasekin batera, Zarauzko Photomuseum ere sortu zuen.

Era berean, Labayru Ikastegiko, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Antso Jakitunaren Fundazioaren aldizkariaren erredakzio kontseiluko buru izan da. Sari nabarmenen artean, 2018an Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen, eta 2020an, Laida Lertxundi eta Pello Irazurekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Gurea Artea Saria.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image